Enpresa

ORMA kalitatea, fidagarritasuna, egokigarritasuna eta esperientzia da, bai eta berrikuntza teknologikoa eta bezeroarekiko hurbiltasuna ere.

ORMA ekitaldietarako azpiegituretan espezializatutako enpresa da. Sektorea ezin hobeto ezagutzen dugu, 30 urteko eskarmentua baitugu lan honetan lurraldeko ekitaldi nagusiei euskarria eskaintzen eta ehundik gora bezero pozik gure zerbitzuarekin.

Kalitaterik goreneko baliabide propioekin egiten dugu lan, eta gure materialak etengabe berritzen dira; gainera, langile espezializatuak ditugu proiektu bakoitzaren beharrak asetzeko.

Bestalde, jasangarritasuna eta punta-puntako hobekuntza teknologikoak txertatzen ditugu gure ingeniaritza-zerbitzuetan, egitura-kalkuluetan, neurketetan...

Gure kokalekuari esker, hurbil gaude bezeroengandik, eta zerbitzu fidagarria eta berehalakoa eskain dezakegu, bai eta edukiera handiko biltegiak ere hainbat erabileratarako. Estrategikoki kokatuta gaude Gipuzkoan, eta eremu mugakideetan ematen ditugu gure zerbitzuak, hala nola Bizkaian, Araban, Nafarroan, Errioxan eta Ipar Euskal Herriko hainbat udalerritan.

Ingurumenarekin, jasangarritasunarekin eta eraginkortasunarekin guztiz konprometituta gaude.

empresa_sostenible 

ORMA URTEKO ZIFRETAN

  • •1.000 ekitaldi baino gehiago muntatzen ditugu urtean.
  • •750 bezeroren baino gehiagoren konfiantza dugu; horien artean daude lurraldeko enpresa eta administrazio-, kultura- eta kirol-erakunde nagusiak.
  • •6.000 m2-ko biltegia.
  • •30 profesionalek baino gehiagok osatzen dute gure taldea; guztiak ere eskarmentu handikoak dira, eta sektoreak eskatzen dituen arloetan espezializatuak.
  • •11 ibilgailu propio ditugu, 3.500 kg-tik 30.000 kg-ra bitartekoak (besteak beste, garabi-kamioiak, altuerako lanetarako plataforma-kamioi espezializatuak eta orga jasotzaileak).
  • •6 000 m2-tik gorako azalera biltzen dute urtean instalatzen ditugun agertokiek.
  • •12.000 m2-tik gorako karpa-instalazioak egiten ditugu hainbat formatutan.
  • •4.000 harmaila-plaza muntatzen ditugu urtean.
  • •23.000 metro linealeko hesiak ditugu desfile, kirol-proba, jaialdi eta abar nagusietarako.
  • •12.000 m2 moketa baino gehiago jartzen ditugu hainbat ekitalditarako.

 


 
 

Newsletterra